INFINITU, JOXANTONIO ORMAZABAL
Zenbat ur tanta daude
istas zabalean?
Zenbat izar
zeru urdinean?
Zenbat letra
liburuetan?
Zenbat minutu
ote ditu
mundu zahar honek?
Infinitu.
Zenbat malko isuri dira
sufrimentuaren ontzitik?
Zenbat musu banatu dira
maitasunaren kutxatik?
Infinitu.
Baina infinitu
zenbat da, aizu?
Malkoak ur tanta
bihurtzen direnean
minutuk letra
eta izarrak musu
infiinitu zenbat den
orduan jakingo duzu.